Non
gaude
Espainiako Jesusen Lagundia Plataforma Apostolikoetan antolatuta dago.
Plataforma Apostolikoetan (PA) lurralde jakin bateko jesuitak, laikoak, elkarteak eta obrak sartzen dira eta koordinatuta aritzen dira lanean. Mapa honetan daude PA guztiak eta bakoitzeko obren elkarteen azalpen laburra.
Jesusen Lagundia mundu osoan dago, bost kontinenteetako 100 herrialde baino gehiagotan daude jesuitak. Curia Jenerala Erroman dago
Kataluniako PA
Kataluniako Plataforma Apostolikoa Bartzelona, L’Hospitalet del Llobregat, Esplugues del Llobregat, Manresa, Sant Cugat del Valles eta Lleidako 11 elkartek eta hainbat erakundek, eta Tarragonan eta Gironan jesuitek duten presentziak osatzen dute.
Jesuïtes Educacióren barruan 8 ikastetxe daude Bartzelonako auzo desberdinetan, Bellvitgen (L’Hospitalet de Llobregat) eta Raimaten (Lleida) kokatuak. Bestalde, lau unibertsitate daude: Sarriako Institutu Kimikoa, TSI San Ignazio Turismo Eskola eta Teologia Fonamental Institutua.
Gizarte sektorean 6 erakunde daude –Migra Studium, la Vinya, Salut Alta, Centre Sant Jaume, Arrels Sant Ignasi eta Entrecultures Barcelona– migratzaleekin, adingabekoekin, bazterketa arriskuan dauden familiekin, etxe gabekoekin edo nazioarteko lankidetzan lanean. Guzti horietaz gain Cristianisme i Justícia ikerketa zentroak, gizarte eta teologia gogoeta lantzen du, hainbat talde, argitalpen eta dibulgazio eta sentsibilizazio ekimenenen bitartez.
Pastoraltza arloan, gure plataforman dago kokatua San Ignazioren Koba nazioarteko espiritualtasun zentroa, Manresan, eta Bartzelonan gogarte-etxe bat dugu, Sarrià auzoan. Hiriaren erdigunean, Casal Loiolan elkartzen dira haur, unibertsitate eta helduen pastoraltza talde eta ekimenak, eta Kristau Bizitzarako Taldeak (CVX). Bertan egiten dira gainera espiritualtasun eta formakuntzako hainbat ekimen. Azpimarragarriak dira ere Bartzelonako Clot auzoan hainbat gizarte eta pastoraltza ekimen sustatzen dituen Sant Pere Claver elkarte kristaua, eta Lleida eta Raimaten elizbarrutiko beste erakundeekin lankidetzan gizarte, pastoraltza eta hezkuntza arloetan proiektu ekimenak sustatzen dituzten elkarte eta erakundeak. Lleidatik gertu, Verdu herrian, San Pere Claver santutegia dugu, santu jesuita haren jaioterrian hain zuzen ere.
Pastoraltza jarduera bizia duten elizak ditugu (Sagrat Cor, Casp kalean; Nostra Senyora de la Victòria, auzo gotikoan; eta Borja Zentroko eliza, Sant Cugaten) eta Lagundiaren esku dauden parrokiak: Bellvitgeko Andra Mari, L’Hospitaleten; eta Sant Ignasi de Loiola parrokia, Lleidan. Gainera elizbarrutiko beste parrokia, elkarte eta herrietan laguntzen dugu.
Aipamen berezia merezi dute 9 esplai taldeak (aisialdirako hezkuntza). Lagundia dagoen auzo eta hiri desberdinetan kokatuak, haur eta gazteekin lanean, ignaziotar espiritualtasunetik fedea eta konpromisoa lantzen.
Sant Cugat del Vallesen Lagundiaren presentzia Borja zentroaren inguruan kokaturik dago, elkarte eta erietxe batekin.
Plataformak dituen beste jarduera eta erakundeak Misioetarako Kataluniako Idazkaritza eta Tarraconense Probintzia ohiko artxibategi historikoa dira.
Loiola PA
Plataforma honetan daude Kantabria, Euskadi eta Nafarroako elkarte eta erakundeak.
Santanderren, elkarte jesuita Sagrado Corazón (Erresidentzia) tenplura atxikituta dago. Bertan daude, gainera, ondoko erakundeak: Loiola Zentroa, fedean sakontzeko helduen taldeez gain, Santanderreko Gotzaitegiak sustatutako Teologia Mintegi bat eta Kantabriako unibertsitatean urtero 20 hitzaldi eskaintzen dituena; Kostka ikastetxea, haur hezkuntzatik Batxilergoraino ikasturte bakoitzeko talde bat duena; Pedreñako gogarte-etxea, okupazio maila bikainarekin; eta hiriari hainbat egitasmo eskaintzen dizkion Entreculturasen Kantabriako ordezkaritza.
Bizkaian, hiru elkarte jesuita daude Bilbon: San Ignazio erresidentziakoa, Indautxu ikastetxekoa eta Deustuko unibertsitatekoa. Bilbo erdian Bihotz Sakratuaren eliza (Erresidentzia), eta haren ondoan Arrupe Etxea eraikina, hainbat erakunderen egoitza: Loiola Zentroa (Fede-Kultura-Justizia Zentroa), Loyola Komunikazio Taldea, ALBOAN (Euskadi eta Nafarroan lan egiten duen Garapenerako GKE), eta etorkinak artatzen eta haiei laguntzen lan egiten duen Ignacio Ellacuría Gizarte Zentroa. Deustuko Unibertsitatea eta Deustuko Ikastetxe Nagusia unibertsitate sektoreko erakundeak dira, eta gizarte alorrean, Begoñako Andra Mari (Indautxu) eta heziketa profesionalerako Kimika eta Elektronika Eskola ditugu. Durangon jesuiten elkartea dugu, San Jose ikastetxea, izen bereko elizarekin, eta Jesuiten Etxea proiektua etorkinak artatu eta haiekin lan egiteko. Arrupe Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX) Bilbon, Basaurin eta Durangon daude.
Araban, Gasteizko Loiola Zentroarekin eta ALBOAN GKEaren egoitzarekin batera, Egibide ikastetxearen bitartez dugu presentzia. Gasteizko Elizbarrutiarekin batera kudeatzen dugu ikastetxe hau Diocesanas – Jesús Obrero Fundazioaren bitartez. Kristau Bizitzarako Elkarte bate ere badago.
Gipuzkoan, elkarte jesuitak Xabierko San Frantziskoren Nobiziatukoa, Bihotz Sakratuaren Erresidentziakoa, Loiolaetxekoa eta Loiolako Santutegikoak dira. Donostian, hezkuntza arloak bi zutabe ditu: San Ignazio Ikastetxea eta Deustuko Unibertsitatea. Ikastetxearen ondoan, Gros auzoan, beste bi erakunde daude: Nobiziatua, non Lagundian sartzen diren gazteek haien hezkuntzako lehen bi urteak igarotzen dituzten, eta Loiolaetxea, harrera elkartea. Azken honetan, jesuita eta laiko talde bat, espetxetik atera berritan birgizarteratzen ari diren pertsonekin batera bizi dira. Hiriaren erdigunean Jesusen Bihotz Sakratuaren Eliza dago, eta eraikin berean, Loiola Zentroa. Hemen elkartzen dira gazte eta helduen taldeak eta Kristau Bizitzarako Elkartea. ALBOANek ere hemen du bere egoitza. Azkenik, Loiolako Santutegia, Azpeitian, nazioarteko erreferentzia da. Bertan dago “Etxe Santua”: San Ignazio jaio eta konbertsioa bizi izan zuen lekua. Bertatik kudeatzen dituzte Gogarte-etxea, Loiolako Aterpetxea, Magdalenako Hospitalea, Arrupe Hotela, Liburutegi eta Artxibategia, eta Garate Anaia Dohatsuaren baserria.
Nafarroan Iruñea, Xabier eta Tuterako elkarteak daude. Santutegia leku enblematikoa da nafarrentzat eta Lagundi osoarentzat, eta mundu guztiko erromes eta bisitariak jasotzen ditu. Bertan daude basilika, museo bihurturiko gaztelua, gogarte-etxea eta gazteentzako aterpetxea, Francisco de Jasso Aretoa (Auditorioa eta Schurhammer Artxibategia) eta Xabierko Frantzisko bataiatu zen Deikundearen Parrokia. Iruñean, eremu zabal batean, San Ignazio ikastetxea, Sortzez Garbiaren eliza eta Loiola Zentroa daude. Iruñean ere bere egoitza du ALBOANen Nafarroako ordezkaritzak. Tuteran Xabierko San Frantzisko ikastetxea dago; eta Lourdes auzoan, elkartearen etxebizitzatik oso gertu, Lourdeseko Andre Mariaren Eliza, Xabierko San Frantzisko Fundazioa eta A. Lasa zentroa (Etorkinentzako Zerbitzu Jesuitaren ordezkaria).
Madrilgo PA
Madrilgo plataforma apostolikoan Madrid eta Alcala de Henareseko elkarte eta erakundeak daude. Alcalan probintziako artxibategia eta erietxea daude.
Madrilen Lagundiak aurrera eramaten duen ekintza apostolikoa hainbat erakunderen elkarlan estuaren ondorio da. Lan hori Sare Ignaziotarra osatzen duten elkarteek indartzen dute. Hauek dira erakundeak:
Comillaseko Unibertsitate Pontifikala. Ez dago elkarte baten menpe. Lagundiaren beste presentzia apostolikoekin elkarlanean dihardu. Kulturaren, zientziaren eta teknikaren alorretan presentzia handia izateaz gain, gazteekin kontaktu handia izateko aukera ematen digu. Izen handiko erakundea da. Kultura arloan elkarrizketa eta ebanjelizazioa sustatzen ditu maila akademikoan. Loyola Ikastetxe Nagusia, Comillaseko Ikastetxe Nagusi eta Seminarioa, eta Arrupe unibertsitate mailako pastoraltza zentroa dira misio horren beste ordezkariak.
Nuestra Señora del Recuerdo ikastetxea, Padre Piquer eta San Ignacio de Loyola (azken hau Alcalan) bakoitza bere neurrian, haur eta gazteekin eta haien familiekin lan egiteko gune apostolikoak osatzen dituzte EDUCSIren barruan.
Ventillan eta Pilar auzoan formakuntzako elkarte jesuitak daude.
Padre Rubio Pastoraltza Unitatea ondoko parrokien osatzen dute: San Ignacio de Loyola eta San Francisco Javier y San Luis Gonzaga. “Casa S. Ignacio” gizarte zentroa eta “Pueblos Unidos” lankidetzan ari dira leku txiroetan eta garapen pertsonal eta ekonomikoaren beharrean dauden gizarte sektoreekin.
San Pedro Fabro eta Mártires de la Ventilla kaleko elkarteak harrerarako etxeak dira: lehenengoa, Madrilera doazen jesuita eta kolaboratzaileentzat; bigarrena, baztertuak dauden gazteentzat.
Jesuitas Maldonadon San Francisco de Borja parrokia kudeatzen duen elkarte bat dago. Han dute egoitza Loyola talde katolikoek eta Nazaret Senar-emazteen elkarteak. Aita Rubio zentroa, Pueblos Unidosen barruan, etorkinekin ari da lanean. Maldonadon du bere egoitza nagusia Entreculturasek, eta Loyola Komunikazio taldeak ere ordezkaritza bat du; baita probintziako komunikazio bulegoak ere. Pedro Fabro zentroak ignaziotar espiritualtasunean formazio eta akonpainamendu ekimenak koordinatzen ditu. Etxe horretatik formakuntza eta pastoraltza ekimenak eskaintzen dituzte hainbat talderentzat eta interesa izan dezakeen edonorentzat.
Ebro PA
Zaragoza eta Logroñoko plataforma bi hiri horietan misioa aurrera eramaten duten elkarte eta erakundeek osatzen dute. Une honetan bi elkarte daude Zaragozan (Salvador ikastetxea eta Pignatelli zentroa) eta bat Logroñon.
Hezkuntza sektore apostolikoa (EDUCSI) errekonozimendu handiko bi erakunderen bitartez dago presente: Zaragozako Salvador ikastetxea, tradizio luzekoa eta behar berezia duten ikasleei irekia (autistei) eta Logroñoko Sagrado Corazón ikastetxea, ia 2.000 ikasle dituena lehen eta bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan.
Pastoraltza arloan, Pignatelli Fede-Kutura-Justizia zentroa erreferentziazkoa da gizarte eta eliz eremuetan. Bere departamenduez gain bizitza pastoral handia duen eliza du, unibertsitate pastoraltzan (MAG+S) zeregin garrantzitsua betetzen du eta familiak ere artatzen ditu. Pignatellirekin batera pastoraltza arloan, Zaragozan, Sagrado Corazón “Quinta Julieta” gogarte-etxea aurkitzen da.
Logroñon pastoraltza jardueran erreferentzia nagusia San Ignacio de Loyola parrokia da.
Gizarte arloan esanguratsua da Entreculturas GKEaren presentzia bi hirietan eta aipamen berezia merezi du Seminario de Investigación para la Paz erakundearen jarduerak arlo desberdinetan bakearen aldeko ikerketa bultzatuz.
Azkenik, Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX) Zaragozan misioa aurrera eramaten laguntzen du.
PA Galicia
Galiziako TPA honetan daude A Coruña, Santiago eta Vigoko komunitateak eta obrak. Hiri bakoitzean komunitate bat dago eta bertako jesuitek artatzen dituzte obra apostolikoak.
Galizian hiru ikastetxetan du presentzia hezkuntza arloak; A Coruñan Santa María del Mar ikastetxea dago, Santiagon San Francisco Javier eta Vigon Apóstol Santiago. Horiez gain, San Agustin ikastetxe nagusia eta CIMRE (musika ikerketarako zentroa) daude Santiagon. A Coruñako Sagrado Corazón de Jesús tenplua ospakizunetarako tokia da eta arreta pastoral zabala eskaintzen da. Hemen daukate beraien espazioa unibertsitateko pastoralak eta paraeskolarrak Loyola Zentroaren bidez, Fonseca Zentroko jarduerek, Familiaren Orientazio Integraleko Zentroak, CVXek eta helduen taldeek. Santiagon San Agustin elizak hiriko eta inguruetako herrietako fededunak artatzen ditu. Vigon, pastoral lana Teis auzoko San Francisco Javier parrokiak egiten du, eta hiriaren erdian Los Apóstoles elizak eta Loyola Gazteen Zentroak. Gizarte apostolutzaren adierazpen nagusia Vigo eta A Coruñako egoitzetan Entreculturasekin egiten duen lankidetza da, baita Galiziako hainbat puntutan Hirugarren Adinekoen Gelekin egiten duena ere. Ourensen eta Lugon Ecca irratiaren ordezkaritzak daude.
Gaztela eta Leongo PA
Plataforma Apostoliko honek Jesusen Lagundiaren erakundeak dituzten Gaztela eta Leongo eremu geografikoak hartzen ditu bere baitan: Burgos, Leon, Salamanca, Palentzia, Valladolid eta Villagarcia de Campos. Gune horietatik abiatuta ehuntzen da Lagundiaren gorputz apostolikoa eskualde honetan.
Burgosen jesuita guztiak elkarte bakarrean bizi dira. Erakundeei dagokionez lau ardatz aurkitzen ditugu: La Merced y San Francisco Javier ikastetxea, Nuestra Señora de la Merced eliza, La Merced pastoraltza zentroa eta ATALAYA.
La Merced y San Francisco Javier ikastetxeak, bigarren hezkuntzaren ondoren batxilergoa eta lanbide heziketa eskaintzen ditu. La Merced eliza sakramentuzko patoraltza egiteko lekua da eta bertan aurkitzen da gainera Aita Santuaren Otoitzerako Mundu Mailako Sarearen idazkaritza.
Pastoraltza zentroak hainbat jarduera eskaintzen ditu: gizarte alorrean, teologian, biblia gaietan, gogo-jardunen eskaintza desberdinetan, familia egitasmoan, etab. Bertan dute egoitza Ignacio Ellacuría elkarteak, Entreculturasek, Loyola Zentroak eta Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX-Hogar Santa María). ATALAYA, erlijioso eta laikoen talde batek etorkinak artatzeko sustaturiko elkartea da, Lagundiaren presentzia indartsuarekin.
Salamancan, elkarteei dagokionez, San Estanislao eskolako elkartea dago («Casona» ezizenez ezaguna). Honen baitan daude ere Probintziako erietxea eta Hirugarren Probazioa, jesuiten formakuntzako azken etapa. Erakundeak ugari dira: El Milagro de San José parrokia, auzoan eta hirian oso errotua eta jarduera pastoral asko eskaintzen duena; San Estanislao de Kostka ikastetxea, parrokia bezalaxe Aita Basaberen ekimenez «ladreiluz ladreilu» sortua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arteko ikasleak dituena.
Eraikin berean Espiritualtasun Zentroa (CES) dago, espiritualtasun ignaziotarraren inguruko eskaintza zabalarekin: gogo-jardunak, erretiroak, mintegiak, masterra, etab. Gainera, laikoen eta Espainiako Probintziako ikastetxeetako irakasleen formakuntzan lan egiten du.
Salamancan Kristau Bizitzarako Elkarte (CVX) dinamiko bat dago, gogotsu ari dena guztiok partekatzen dugun helburuaren alde: gazte eta unibertsitate pastoraltza. Entreculturasen delegazioak hirian dauden erakunde desberdinetan gizarte apostolutzaren presentzia bermatzen du.
Elkarterik gabe, baina jarduera apostolikoarekin, bi hiri daude plataforma honetan:
Leonen Sagrado Corazón ikastetxea, tradizio luzekoa eta haur hezkuntzatik batxilergora arteko eskaintzarekin, eta Entreculturasen ordezkaritza.
Palentzian Ekialde Urruneko Misioen Idazkaritzaren egoitza dago Espainiako Probintziako Misioen Idazkaritzaren pean. Palentzian baita ere gure erresidentzia izandakotik sorturiko bi talde ignaziotar geratzen dira: gizarte arloan haur migratzaileei laguntzeko bata eta helduen pastoraltza arlokoa bestea.
Valladolideko probintzian Valladolid hiriko eta Villagarcía de Camposeko elkarte eta komunitateak daude. Une honetan hiru elkarte daude (Sagrado Corazón, San Jose ikastetxea eta Menéndez Pelayo ikastetxea), eta Villagarcian Probintziako erietxeko elkartea dago.
Hezkuntza arloko erakundeei dagokionez, aipagarrienak San Jose ikastetxea eta Cristo Rey Institutu Politeknikoak dira; gainera INEA nekazaritza eskola dago, ekologiaren arloan lan handia egiten, bere baratze ekologikoekin, eta gizarte eta ingurugiro arloko eta ekonomia zirkularreko proiektuekin. Naturaren, guztion etxearen, zaintzaren inguruko dinamismo honek hauspotuta, produktu ekologikoak eta bidezko merkataritza sustatzen dituen Come Sano Come Justo kooperatiba dago. Lagundiak bertan parte hartzen du beste lagun eta kolaboratzaileekin batera eta munduko leku desberdinetan gizarte proiektuak sustatzen dituzte.
Hezkuntza arloan, tradizio luzeko Menéndez Pelayo ikastetxe nagusia aipatu beharra dago ere. Hiriko fakultate desberdinetan ikasten duten gazteak modu integralean artatzen ditu.
Valladoliden Loyola Komunikazio Taldeko egoitza bat dago bi atalekin: liburuena (aurretik SalTerrae zena) eta teknologia berriena (SJDigital bulegoa), Rezandovoy egiten duena besteak beste.
Valladolideko Corazón de Jesús eliza ospakizunerako lekua da, pastoraltza arloko mugimendu indartsuarekin. Hemen dute egoitza Loyola Zentroko MAG+S pastoraltzak, Fede eta Garapen Institutuko jarduerek, helduen fede taldeek (FyD), San Jose otoitz taldeak, eta beti sormenez beterik eta laguntzeko prest dagoen Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX).
Villagarcía de Campos, erietxea izateaz gain, gogarte-etxe ere bada.
Azkenik, gizarte apostolutzaren adierazpen nagusiak ondokoak dira: Incola sarea (talde erlijioso desberdinek etorkinei laguntzeko osaturiko GKEa) eta Entreculturasek bere proiektuak aurrera eramateko erakunde guztietan sustatzen duen gizatalde inplikatua.
PA Asturias
Asturiasko TPAn Oviedo eta eta Gijóngo komunitateak eta obrak eta Celorioko gogarte etxea sartzen dira. Hiru komunitate eta coetus bat daude: bi Gijónen, bat Oviedon eta bi kideko coetusa Gijóngo Tremañes auzoan.
Obrei dagokienez, hezkuntza da garrantzitsuena: bi ikastetxe, lanbide eskola bat eta San Jose Etxea marjinaziotik datozen hamarnaka mutiko artatzeko eta lagun egiteko, bi parrokiek ere zeresan handia duten arren; Gijóngo biez gain, Tremañesekoa aipatu behar da, Coetuseko bi jesuitek artatzen dutena.
Nahiz Gijónen nahiz Oviedon Unibertsitate Pastoraleko bi Zentro daude. Oviedon Temploa dute, Iglesia de las Salesas izenaz ezagutzen dena; honek adinekoei zerbitzu egokia eskaintzeaz gain, ikastetxeko familien eta Unibertsitate Pastoraleko Zentroaren ospakizun gune ere bada.
Nahiz Oviedon nahiz Gijónen daude Entreculturas eta CVX, biak Asturiasko TPAren kide.
Ekialdeko Andaluzia PA
Plataforma honetan daude Espainiako Malaga, Granada, Jaen, eta Almeriako probintzietako elkarte eta erakundeak eta Marokoko Nadorrekoak.
Malagan bi elkarte daude: Sagrado Corazón de Jesús (erresidentzia) eta San Estanislao (Probintziako erietxea). Erakundeei dagokionez, Malagan hiru ikastetxe daude, horietatik bi Andaluzia-Kanarietako Loyola Fundazioaren barruan (San Estanislao de Kostka eta San Jose) eta beste bat Sagrada Familia lanbide ikastetxeen fundazioan (SAFA-ICET zentroa). Erresidentziaren menpe, Sagrado Corazón de Jesús tenplu handiaz gain, bizitasun handiko “Pedro Arrupe” pastoraltza zentroa dago (Francisco Suárez Fundazioaren barruan), Otoitzerako Apostolatua eta A. Tiburzio Arnaiz kanonizatzeko Patronatua. Jesuita baten gidaritzapean eta bere patronatuan Lagundiaren presentzia indartsuarekin, Lux Mundi Fundazioa dago, kanpotarrei zerbitzu erlijiosoak eskaintzeko eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzeko. Bi egoitza ditu: Fuengirolan eta Torre del Maren. Entreculturas Fundazioak delegazioa du Malagan, eta Kristau Bizitzarako Elkartea (CVX) oso errotua dago bertan.
Granadan bi elkarte daude: Sagrado Corazón de Jesús erresidentzia eta Cartujako erresidentzia. Erresidentziaren pean gainera Sagrado Corazón de Jesús tenplua eta Francisco Suárez Fundazioa daude. Hemen dituzte haien egoitzak Entreculturasen delegazioak, Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX), orientazio eta laguntza psikologikorako zentroak, K. Rahner kultur elkarteak, etab. Erresidentziaren menpe dago ere Otoitzerako Apostolutza eta Trébol alargunen elkartea. Granadako erakunde nagusia Teologia Fakultatea da. Horretaz gain, honako erakundeak daude: Trento ondorengo ikasketen zentroa, Kristautasunaren historiari eta bere kultur ondareari buruzko ikasketa zentroa, eta Andaluziako tradizio erlijiosoen Ikasketa zentroa (CETRA). Granadan, SAFA lanbide eskolek Nuestra Sra. Del Rosario zentroa dute Atarfen.
Jaengo probintzian ez dago jesuiten elkarterik. Baina Lagundia presente dago Sagrada Familia lanbide eskolaren bitartez. Erakunde honek Ubedan, Alcala la Realen, Andujarren, Linaresen, Villacarrillon eta Villanueva del Arzobispon ditu ikastetxeak. Ubedako zentroari loturik, Magisteritzako Unibertsitate Eskola dago.
Almerian elkarte jesuita bakarra dago hiru parrokia artatzeko: San Inazio, Nª Sª de Araceli eta El Buen Pastor. Lehenengoan Kristau Bizitzarako Elkarte (CVX) bat dago. Hiriaren erdian, Indalo-Loyola Zentroa dago. Sagrada Familia lanbide eskolak ikastetxe bat du hirian.
Marokoko Nador herrian, jesuiten elkarte bat dago Almeriako elkartearen menpe. Elkarteko kideak nagusiki Baraka lanbide heziketa zentroan eta Tangerreko Artzapezpikuaren etorkinentzako delegazioan aritzen dira.
Hego-mendebaldea PA
Plataforma handi honen barruan daude Kanariak, Extremadura, eta Andaluziako ondoko probintziak: Cadiz, Kordoba, Huelva eta Sevilla.
Cadizen elkarte bat dago: El Puerto de Santa Maria; Kordoban, beste bat: San Hipolito; eta Huelvan: San Francisco Javier. Sevillan hiru daude: Sagrado Corazón, Portaceli eta San Pedro Claver (Torreblancako auzunean).
Ikastetxeei dagokionez, Loyola Andalucía Unibertsitatea aipatu beharra dago bere bi campusekin: Sevilla (Dos Hermanas) eta Kordoba (ETEA). Gainera, Loyola Fundazioaren Portaceli ikastetxea dago; eta SAFA Fundazioak 17 ikastetxe ditu: 6 Cadizeko probintzian: (Cadiz, Chiclana, Las Lomas, El Puerto de Santa Maria, Alcala de los Gazules eta Jerez de la Frontera), 3 Kordoban (Baena, Bujalance eta Pedro Abad), 2 Huelvan (Huelva eta Valverde del Camino) eta 6 Sevillan (horietatik hiru Ecija, Osuna y Montellano auzoetan). Sevillan ECCA Fundazioak ordezkaritza du.
Pastoraltza arloan 3 parrokia daude (2 Torreblancako auzoan, Sevillan, eta beste bat El Puerto de Santa Marian), parrokia ez diren 4 tenplu (2 Sevillan, 1 Kordoban eta 1 Huelvan), 2 Gogarte-etxe (El Puerto de Santa Maria eta Dos Hermanas), 2 Fede-Kultura-Justizia zentro (Kordoba eta Sevilla), eta 2 pastoraltza zentro (Huelva eta Sevilla).
Gizarte arloan: Claver Elkartea (Etorkinei Zerbitzu Jesuitaren barruan) Sevilla eta Kordobako egoitzekin; adineko pertsonak artatzen dituen San Rafael erresidentzia Dos Hermanasen; eta Virgen de la Cinta jantokia, Huelvan. Gainera Entreculturasen delegazioak daude Kordoban, El Puerto de Santa Marian, Huelvan eta Sevillan.
Extremaduran bi elkarte jesuita daude, Villafranca de los Barrosen eta Badajozen.
Villafrancan, San Jose Ikastetxea dago, eta honek ikasleentzako erresidentzia ere eskaintzen du. Aipagarria da ere Ikasle Ohien Elkartea. Bere ibilbide luzearen ondoren, gaur egun 3.400 kide baino gehiago ditu eta ikastetxeko San Jose Fundazioan eta beste jarduera askotan oso inplikatuak daude.
Badajozen, hiriburuan, Plataforma Apostolikoak Virgen de Guadalupe Eskola du, San Roque auzo herrikoian. Bertan haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergoak eta gradu ertain eta goi mailako heziketa zikloak eskaintzen dituzte. Auzo berean, eta eskolatik gertu, Santísima Trinidad parrokia dago. Loyola Zentroan pastoraltza eta gizarte arloko hainbat jarduera egiten dira unibertsitario eta gazte helduekin. Gure plataformaren barruan dago ere Asociación para la Libertad delakoa: presoei birgizarteratzen laguntzen dieten senar-emazte gazteak. Sare Ignaziotarrak, bestalde, Ebanjelioa ignaziotar erara bizi nahi duten 240 pertsona inguru elkartzen ditu. 11 urte daramatzate beren jarduerei buruzko hileroko buletina ateratzen: familientzako kanpamenduak udan, familientzako pazkoa Aste Santuan, katekesia parrokian, Caritasekin lankidetza, etab. Orain, sare horretako senar-emazte gazte talde bat banku etiko modura jarri da martxan beharrean dauden familiei laguntzeko helburuarekin, interesik gabeko prestamuak eskaintzen. Entreculturasek, bere bulegoa Badajozen badu ere, Villafranca eta Badajozeko Lagundiaren erakundeetan eta Extremadurako beste ikastetxe, parrokia eta lekuetan ere lan egiten du.
Caceresen Radio ECCAren ordezkaritza bat dago, eta baita Badajozen ere, Virgen de Guadalupe Eskolan. Han eskaintzen ditu ECCAk bere eskolak.
Canariasen egoera hainbat ezaugarrik baldintzatzen dute: Espainiako gainontzeko lurraldearekiko artxipelagoak duen urruntasun fisikoak, mendebaldeko Afrikarekiko hurbiltasunak, eta bere barruko lurraldearen hausturak (uharte bakoitzak Jesusen Lagundian egoteko modu propioa du).
Gaur egun elkarte jesuita bakarra dago, Kanaria Handiko Las Palmasen, baina gure zerbitzua uharte guztietan aritzen diren erakunde eta jardueratara zabaltzen da.
Hiru proiektu instituzionalen inguruan aurkitzen ditugu hainbat errealitate:
- • San Ignacio de Loyola ikastetxea (egoitza Sevillan duen Loyola Fundazioaren jabetzapean). XVII mendean hasitako hezkuntza jardueren oinordekoa da.
- • ECCA irratia, helduentzako hezkuntza erakundea, askoz berriagoa baina artxipelago guztian zabaldua, eta baita Espainia eta Afrikako beste leku askotan (egoitza nagusia Kanaria Handiko Las Palmasen du).
- • Loyola Zentroa, beste elkarte eta taldeei irekia, fedearen, justiziaren eta elkarrizketaren aldeko gure konpromisoaren adierazle. Bere proiektuaren baitan daude: San Francisco de Borja eliza (Kanaria Handiak) —honek bultzatzen ditu: biblia taldeak, ospakizunerako talde txiki bat, eta fedea eta kulturarako espazio bat—, Tafira Espiritualtasun Etxea (Kanaria Handiak) —nagusiki Gogo-jardunetan zentratua, baina erretiro eta topaketak ere bultzatzen dituena—, eta Manresa Etxea (Tenerife), antzeko helburuekin eta Kristau Bizitzarako Elkartearekin (CVX) lankidetzan.
Gainera, Entreculturasek presentzia egonkorra du Kanaria Handian, La Palman eta Tenerifen; eta Kristau Bizitzarako Elkarteek (CVX) Kanaria Handietako eta Tenerifeko uharteetan; badira ere Tamarán Loyola scout taldea eta Ikasle Ohien Elkartea. Guztiek espiritualtasun ignaziotarreko erakunde sare esanguratsua osatzen dute.
Jesuiten Elkarteak errealitate guzti horien bidelagun izateaz gain, gustura egiten die harrera bisitan datozenean Jesusen Lagundiko probintzia desberdinetan lanean dabiltzan hogei bat jesuitei.
Mediterraneoa PA
Valentzia, Gandia, Alacant, Murtzia eta Mallorcako plataforma bost elkarte jesuitek osatzen dute: Valentzian, S. Ignazio elkartea (honi loturik dago Claver harrera etxea) eta San Jose ikastetxeko elkartea (erietxea barne); Gandian, San Francisco de Borja elkartea; Alacanten Inmaculadako elkartea; Murtzian, Sto. Domingo erresidentziako elkartea; eta Palma Mallorcakoan, Montesión elkartea.
Hezkuntza arloan Lagundiak honako erakundeak ditu: Valentzian, San Jose ikastetxea (lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide heziketa); Gandian, Borja ikastetxea (lehen eta bigarren hezkuntza); Alacanten, Inmaculada ikastetxea (haur hezkuntzatik batxilergoraino); eta Palma Mallorcakoan, Nuestra Señora de Montesión ikastetxearen bi egoitzak: Palma (batxilergoa eta ertain eta goi mailako heziketa zikloak) eta Son Moix (lanbide heziketa eta DBH).
Pastoraltzan, Fede-kultura-justizia zentroak: Arrupe Zentroa, Valentzian; eta Loyola Zentroak, Alacanten eta Murtzian. Hiru eliza: Murtzian, Santo Domingo eliza; Gandian, Sagrado Corazón; eta Palma Mallorcakoan, Nuestra Señora Montesión. Azken honetan san Alonso Rodríguez jesuitaren erlikiak gordetzen dituzte. Palma Mallorcakoan gainera Lagundiak San Juan de Ávila parrokia zuzentzen du. Azkenik, bi gogarte-etxe daude: La Purísima, Alaquàsen (Valentzia); eta San Alonso Rodríguez, Son Bonon (Palma Mallorcakoa).
Gizarte arloan, Valentzian, Entreculturasen ordezkaritza dago (Alacant, Elx eta Murtzia bere ardurapean hartuz) eta baita Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitaren egoitza bat. Alacanten, Nazaret erakundea dago (arrisku egoeran dauden adingabeentzako harrera, ikastetxea eta zailtasun egoeran dauden familiei laguntza eskaintzen ditu). Palma Mallorcakoan, gizarte arloko presentzia Langile Patronatuak eta P. Montalvo fundazioak osatzen dute.
Valentzian kuriako administrazio bulego bat dago, probintziako administrazio bulego bat eta Misiorako idazkaritza. Gandian, Palau Ducal dels Borja erakundeak Borjako San Frantziskoren irudia zabaltzen lan egiten du, turistak eta kultura erakartzeaz gain. Murtzian, Radio Eccak tokiko eta nazio mailako hezkuntza proiektu desberdinak ditu.