Lagundu
Jesusen Lagundian jesuitak eta laikoak elkarrekin ari gara lanean, kezkak, ilusioak, gure zerbitzurako bokazioa... partekatzen ditugu. Webgune hau ikusi ondoren aurkitu duzunarekin sintonian bazaude, gure kezka berdinak badituzu, gure lana egiteko modua ezagutu nahi baduzu eta gurekin lankidetzan aritu nahiko zenukeela uste baduzu, hemen dituzu proposamen zehatz batzuk.

Izan boluntarioa
Orrialde hauetan bertan aurkituko duzu gure erakunde eta jarduera askori buruzko informazioa, eta horietan guztietan boluntarioen lana funtsezkoa da: haur eta gazteei eskola-indargarriak emateko proiektuak, etxerik gabekoei lagun egitekoak, migranteen trebakuntza eta babesa, haurrentzako aisiarako jarduerak... Ongien egokituko zarela uste duzun erakundera jo dezakezu eta boluntario izan nahi duzula adierazi.

Bat egin gure kanpainekin
Mundu gizakoiago eta bidezkoago baten alde lanean aritzeko konpromisoa dugu eta horretarako beharrezkoa da pertsonen eta erakundeen arteko sareak egitea, gizarte sentsibilizazioa eta eraldaketa sustatzeko, gure ekintzetan eta jarrera pertsonaletan eragina izateko eta pertsona askoren duintasunean eta eskubideetan eragina duten erabaki politikoetan ere eragina izateko. Hori lortzen lagun dezakezu gure kanpainekin bat eginaz eta kanpaina horiek ezagutzera emanaz.

Otoitzean
Otoitz egiten dugunean, ez gaude bakarrik. Mundu osoan zehar hedatzen den elkarte bateko kide gara. Otoitzean bizitzari lotzen gatzaizkio eta justizia eta senidetasuna dakarren dohaina da fedea. Gure otoitzarekin bat egin nahi baduzu, egin ezazu egokien datorkizun espazioan eta formatuan. Frantzisko aita santuak esaten duen bezala, guk ere gauza bat eskatu nahi dizugu: egin otoitz gure alde!

Ekarpen ekonomikoa egin
Fedea zerbitzatzeko eta justizia sustatzeko gure proiektuak egiten lagun diezaguzun. Gure Baliabideen Bulegora jo dezakezu, 91 534 48 10 telefono zenbakian (edota dohaintza bat egin hemen: Banco Popular ES09 0075 0241 4306 0071 2431).