Eremu
Segururako kultura
Jesusen Lagundiak konpromiso sendoa du adin txikikoen eta pertsona ahulen babes eta zaintzarekin, eta arreta berezia ematen die abusuen biktimei eta haien senitartekoei. Azken urteotan esfortzu handia egin dugu babesaren eta zaintzaren kultura batetik —hainbat protokolo betearaziz- Eremu Seguruen kultura batetara igarotzeko.
Eremu Seguruen (ES) sistema ez da programa, gida edo eskuliburu huts bat. Jesusen Lagundiak Espainiako Probintzian dituen erakunde guztietan espazio, jarduera eta harreman seguruak sustatzeko borondatea da. Hainbat ekimen jarri dira martxan: sentsibilizazioa, formakuntza, entzuketa, ikuskaritza...
Gure ES sistemaren arduraduna Susana Pradera Salazar psikologo kliniko eta biolentzia eta abusuetan aditua da. Eta bere ondoan kontseilu aholkulari oso bat du, Lagunditik kanpoko pertsonek osatua gehienbat. Kontseilu honek probintzialari eta bere taldeari kasuen jarraipenean eta prebentzio sistemen hobekuntzan seriotasuna eta zorroztasuna bermatuz laguntzen die.
Probintziala da Eremu Seguruen Batzorde honetako buru eta ondoko pertsonek osatzen dute: Carmen Peña (kanonista), Roncesvalles Ibarra (psikologoa), María Dolores López (teologoa), Salomé Adroher (zuzenbide pribatua eta familiakoa), Oscar Luis Sánchez (polizia nazionaleko inspektore burua).
EREMU SEGURUEN SISTEMA HOBETO EZAGUTZEKO
EDOZEIN KOMENTARIO EDO IRADOKIZUN EGITEKO
SUSMOREN BATI BURUZ HITZ EGITEKO
KEXUREN BAT EGITEKO, Idatzi iezaguzu hona: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Eskuragai dauden dokumentuak:
Adingabekoen abusu sexualen kasuetarako interbentzio protokoloa
Adingabekoekiko jokabide arauak
Adingabekoen eta pertsona ahulen babeserako probintzialaren zirkularra