Pastorala
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
Ebanjelio beharra duen mundua
Pastoral-lanak zehaztapen hainbat ditu. Jesusen Lagundiko guztiok munduan Jainkoaren aurpegia erakusteko moduaren bila ibiltzen gara eta pertsonen eta elkarteen fedea piztu eta lagun egiteko espazioak sortu nahi izaten ditugu. Fedea ez da lantzen dugun zerbait gehiago, baizik eta hortik bizi eta hazi nahi dugu. Hori da gure erronka eta egiten ditugun jarduerek konpromiso horren lekuko izan nahi dute eta hori igorri nahi dute.
Pastorala esatean gaur egungo munduan Ebanjelioa modu esplizituan hotz egitearen bilaketa esan nahi badugu, Lagundiko erakunde, eremu eta ekimen batzuk horretan ibiltzen dira berariaz. Hasi eskola eta hezkuntza-zentroetako pastoralarekin eta tenplu eta parrokietan egiten den lanera arte; fede eta kultura zentroak, arrazoiaren eta fedearen arteko topaketa eta elkarrizketarako eremuak ezarri nahian; aldizkari eta webguneen bidez egiten den komunikazio-lana; inaziotar espiritualitateari lotutako proposamenak -gogojardunak, erretiroak, lantegiak-, musika...
Azken urteetan proiektu pastoral berritzaileak sortu dira eremu digitalean, hala nola: PastoralSJ, Rezandovoy edo Espiritualidad Ignaciana ataria.
Jarduera hauetan guztietan Jainkoarekiko harreman pertsonala bereziki azpimarratzera garamatza inaziotar espiritualitateak. Erlazio honetan Jainkoaren maitasuna eta gutako bakoitzarengan duen borondate zehatza ezagutarazten zaizkigu.

Eliza eraikitzen
Ebanjelizazio-lana bereziki ikusarazten da Jesusen Lagundiak tenplu, parrokia eta kristau-elkarteen bidez egiten duen lanean.
Gure kulturako espazioak Lagundiaren jardueraren multzoan sartuta daude: beste obra batzuetako jarduerak ospatzen dira toki hauetan eta jesuitak ikusarazten ditu hirian. Aldi berean, tokiko Elizaren zati denez, testuinguru bakoitzeko eliza-bizitasunari laguntzen dio eta gizartera irekita daude.
Jesusen Lagundiaren parrokia-lanaren ezaugarria justiziaren duen konpromisoa da, elkarrizketa ekumenikora eta erlijioen artekora irekita dago, urrundutakoengana eta sinesten ez dutenengana iristen saiatzen da, eta laikoen parte hartzea eta buruzagitza sustatzen ditu.
Erakunde hauen lehentasunezko zeregina da gogojardunak ezagutaraztea eta jendea gogojardunak egitera sustatzea.
Bereziki aipatu behar dira jesuiten santutegiak. Gure herrialdean Jesusen Lagundiaren sorrera toki batzuk izateko pribilegioa eta erantzukizuna dugu. Mendeetan zehar gure lurraldeko salbazio-historiaren lekuko izan dira eta jesuitek Erreinua eraikitzeko egin duten ekarpenaren lekuko ere bai; era berean, Jainkoarekin topo egiteko espazio bihurtu dira eta mundu osoko sinestunak etortzen dira beren fedea indartzera.

Besteentzako familiak
Gurasoetatik seme-alabetara igarotzen da fedea. Jesusen Lagundiaren xedea da gaur egun familiak dituen erronka zehatzei erantzungo dien familiako pastorala egitea, fedea igortzeko ardatz natural hori eguneratu eta indartu asmoz.
Pastoral eta hezkuntza arloko erakunde berriek -parrokiek, ikastetxeek, unibertsitateek, fede-kultura zentroek, pastoral-zentroek...- taldeak eta jarduerak sustatzen dituzte, bizitzako etapa desberdinetan bikoteari eta familiari lagun egiteko eta trebatzeko.
Garrantzi berezia du sakramentuen pastoralak, fedea familiarekin eta familian ospatzea errazten baitu. Jesusen Lagundiak familien erabateko inplikazioa nahi du parrokietako bizitzetan, familia-erakundeak baitira.
Pentsamenduaren eta komunikazioaren arloan familiak duen erronkari ere erantzuna eman nahi zaio, familiako balioak birsortu nahi dira gaur egun, Ebanjelioaren eta inaziotar espiritualtasunaren argitan.