Idazkaritzak
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
Probintziako sektore apostoliko desberdinez gain, hiru idazkaritza daude. Hauen ardura dira zuzenean probintzialaren menpe dauden izaera desberdineko misio zehatz batzuk.
MISIOEN IDAZKARITZA
Misioen idazkaritza Espainiako Probintziako Kurian kokaturik dago, Madrilen. Bere funtzio instituzionala bikoitza da: alde batetik, aurreko probintzien Misio Idazkaritzen koordinazio eta laguntza (Valentziako Misioen Idazkaritza, Madrilen dagoen Japoniako Misioa, Bartzelonako Missió i Desenvolupament eta Palentzian dagoen Ekialde Urruneko Misiolariak), eta bestetik, aurreko probintzien garaian Probintzialen Mahaiak Espainiako Probintzialarekin batera misioak sustatzeko egiten zuen lana.
Bulego berri honek, Kuria Probintzialetik Espainiako Probintziako Misioekin zerikusia duten gai guztietan lagundu behar du. Hala nola, jesuitek gure artean egiten dituzten egonaldiak kudeatzea, emaile eta laguntzaileei arreta, laguntza eskaerak jasotzea eta horrelako beste kontuak. Idazkaritza honek Gobernuz Kanpoko Erakunde ez diren beste erakundeei laguntzen die, eta Espainiako Probintziako Gizarte Apostolutzako Sektoreak duen Nazioarteko Lankidetza atalarekin hartu-emanean egiten du lan.
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
PARTEKATUTAKO MISIORAKO IDAZKARITZA
Partekatutako misioa benetako errealitatea da, baina, aldi berean, Izpirituaren eta Erreinuaren hainbat dinamikarekin gertatzen den bezala, egiteko dago. Idazkaritza honen betebeharra arlo honetan gogoeta eta diszernimenduaren bidez etorkizunerako proposamenak egitea da, bi dimentsio kontuan hartuz: alde batetik, partekatutako misioa, nagusiki, bizitza da; horregatik, idazkaritzak elkarbizitza hori emankorra egingo duten prozesuak sortzen asmatu behar du; bestetik, Izpirituaren beste edozein prozesuk bezalexe, gogoeta teorikoaren argia behar du; horregatik, elkarrekin pentsatu behar dugu batzen gaituen misioaren bidean aurrera nola egin, hainbat iturriren laguntzaz: Ebanjelioak, teologia, Kongregazio Nagusiak, eta Confer sarearen eta beste kongregazioek egiten dituzten gogoetak.
Azken batean, idazkaritzaren funtzioa partekatutako misioa pentsatu eta bizitzen laguntzea da, Elizako beste eragile erlijioso eta laikoekin batera. Eta modu horretan, misioan, elkartasunean eta batasunean laguntzea.
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
KOMUNIKAZIO IDAZKARITZA
Jesusen Lagundiaren komunikazio estrategiaz, Espainiako probintziako barne komunikazioaz, eta Jesusen Lagundiarekin harremana duten gaietan komunikabideekin harremanaz arduratzen da. Une desberdinetan erakundeei laguntza eta aholkularitza eskaintzen die eta beharrezko denean komunikazioa zuzentzen du. Idazkaritza probintziako komunikazio bulegoan kokatua dago, Madrilgo Maldonado kalean. Bertan dago lantaldearen zati bat, baina kide batzuek probintziako beste leku batzuetatik egiten dute lan.
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.