Gizarte
alorra
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
Justiziari hitza emanda
Jesuiten jarduera guztietan justiziaren aldeko aukera dago eta pertsona eta talderik zaurgarrienak zerbitzatzeko, lagun egiteko eta defendatzeko borondatea ere bai. Jesusen Lagundiko pertsona eta erakunde guztien zeregina da hori, ez soilik beren misioaren gunean gizarte-ekintza dutenena, baizik eta baita hezkuntzatik, unibertsitatetik, arlo intelektualetik edo pastoraletik gizarte-arazoekiko sentsibilizazioa, salaketa eta konpromisoa sustatzen dutenena ere.
Jesusen Lagundiaren gizarte ekintza tokiko erakunde, talde eta proiektuen bidez gauzatzen da batez ere, eta hiru lehentasun ditu: gizartetik kanpo geratzeko arriskua duten adingabeak, migrazioaren errealitatea eta nazioarteko lankidetza. Beste alor batzuetan ere aritzen gara, esaterako, etxerik gabeko pertsonei lagun egiten zaie edo espetxeetan arreta sozio-pastorala eskaintzen da, besteak beste.
Munduko herrialde desberdinetan dauden jesuita misiolariak eta laguntzaileak, auzo pobreetan dauden jesuiten elkarteak eta gure zentroetako ehunka lankide eta boluntarioak gertutasunetik eta lagun egitetik jarduten dira zeregin honetan. Gure gizarte-konpromisoa ez dugu ulertzen zerbitzu edo laguntza emate hutsa bezala, baizik eta pertsonen ondoan ibiltzea da, aldi berean gizarte-eraldaketa sustatuaz.
Etorkizuna eraikiaz
Jesusen Lagundiko gizarte alorreko adingabeen alorraren zeregin nagusia da egoera zaurgarrian eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden haurrak eta gazteak artatzea eta lagun egitea.
Adingabeak gizartetik kanpo ez geratzea da adingabeekin egiten den lanaren funtsa; horretarako, haur eta gazteen trebakuntza eta giza-promozioa sustatzen dira, denek beren errealitatea eta ingurua eraldatu ahal dezaten. Adingabeentzako zentroetan profesionalek eta boluntarioek lagun egiten diete gertutasunetik, errespetutik, malgutasunetik eta, bereziki, pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatzeko beharretik.
Eta jarduera eta proiektu desberdinen bidez egiten dute: heziketa aisian, eskola-errefuertzoa, adingabeen harrera, heziketa emozionala, eskolarizazio unitateak, eskola-absentismoari aurre egiteko programak edo lan munduan sartzekoak, besteak beste. Oinarrizkoa da, halaber, familiak babestea eta lagun egitea, bereziki amak; horrela, adingabearen arrisku-egoerak ahalik eta lasterren hauteman eta saihestu baitaitezke.
Mundu bidezkoagoa
Nazioarteko lankidetzatik jesuitok Hegoaldeko herrialdeetako gizarte-egoera ahuleko pertsona eta herrien garapenerako egiten dugu lana.
Gure jardueren xedea da denei kalitatezko heziketa eskaintzea, garapen sozioekonomikoko programak sustatzea eta errefuxiatuei eta tokiz aldatutako pertsonei lagun egitea.
Dena dela, pertsonek beraiek hartu behar dute parte prozesuetan eta inplikazio hori da proposamen guztien oinarria.
Aldi berean, bidegabekeriak salatzeko eta pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituzten egiturak eraldatuko dituen herritar konprometituak izateko lanean aritzen gara.
Zeregin hau Jesusen Lagundiko GGKEetatik egiten da, Alboan eta Entreculturasetik, mundu osoko lagun eta erakundeen laguntzarekin eta koordinazioan.
Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
Migrante eta errefuxiatu asko babesik gabe geratzen dira. Migrazioan bidegabekeriak azaleratzen dira: muga baztertzaileak, desberdintasun juridikoak, esplotazio ekonomikoa, pertsonak instrumentalizatu eta lanerako indar bezala erabili, kultura arloko banaketa, bakarrik dauden adingabeak, pertsonen salerosketa...
Harrera, lagun egitea eta eskubideen defentsa dira migranteekin egiten dugun lanaren funtsak eta erantzunean sartu nahi izaten ditugu gerratik, jazarpenetik, pobreziatik edo natura-hondamendietatik ihesi dabiltzan pertsona guztiak.
Pertsona migranteen duintasuna eta eskubideak defendatzeko lanean aritzen gara, baina baita gure gizartearen harrera egiteko gaitasuna indartzeko ere, elkartasunaren eta inklusioaren aldeko aldaketak sortuaz.
Hori lortzeko Migranteentzako zerbitzu jesuita - Espainia (SJM) sarean daudenek harrera egiteko proiektuak, trebakuntzakoak, eskubideen legezko defentsarakoak, erlijioen arteko elkarrizketak... egiten dituzte eta sentsibilizazio eta salaketa kanpainak ere bai.
Bazterkeriaren zirkulua apurtu
Duintasuna berreskuratzeko aukera eta bide berriak elkarrekin aurkitzea da etxerik gabekoei harrera egiteko tokiko proiektuen nahia, espetxeak artatzen dituztenena, gizarte-jangelak dituztenena, mendetasunekikoak babesten dituztenena, etab.
Horietan guztietan esperientziaren eta pertsonekiko eguneroko harremanaren bidez lagun egin zaie eta beraien ondoan egon gara, autoestimua eta konfiantza sustatuaz, beraien parte hartzea bultzatuaz.
Baina ez ditugu alde batera utzi bazterkeria hori sortu duten zergatiak, azaldu eta salatu egin ditugu zergati horiek eta gizarte-eraldaketarako lanean jardun gara. Erakundeetan eta proiektuetan lana egiten dugu horretarako, eta jesuita elkarteak ditugu auzo pobreetan, lagun egiten zaien pertsonengandik gertu gaude eta harrera egiteko elkarteak ere baditugu egoera txarrean bizi direnekin bizitzeko, baterako proiektua izateko eta familia espiritua izateko.