Bazenekien?
-
-Zergatik deitzen zarete "jesuita"?
Egia esan "jesuita" hitza ez zuen San Ignaziok asmatu, ezta erabili ere; Lagundiak ere ez zuen asmatu. Konstituzioetan ere ez dago, ezta inolako agiri ofizialetan ere 1975era arte. Jesusen lagunei "jesuita" deitzen hasi ziren Austrian eta Alemanian XVI. mendean, mespretxuzko erabilera zuen. Baina hitza laburra zen batetik, eta bestetik, bere esanahi etimologikoa zuenez, katolikoek oso egokia zela erabaki zuten Jesusen Lagundiko kideez aritzeko. Eta horregatik zabaldu zen oso azkar.
-
Jesusen Lagundiak zergatik igarotzen du horrenbeste denbora jesuitak trebatzen?
Urte asko dira bai. Batzuetan 15 urte igarotzen dira behin betiko konpromisoa hartzerako, azkeneko botoak egiterako. Baina ez dira soilik ikasketetarako izaten urte hauek guztiak, baizik eta osoko trebakuntza izaten da. Jainkoak maite duen jendea eta mundua hobeto ulertu ahal izateko esperientzia mota orotan sakontzeko urteak dira. Irudika dezakezun bezala, topikotik harantzago joateko, zuritik eta beltzetik harantzago joateko, pazientzia behar da eta bizitzaren hazia dena eta ez dena bereizi. Hori dela eta, ikasle jesuitek entzuten igarotzen dute denbora hau, beren kabuz, edo hobeto esan, Jainkoaren izenean, hitz egiten hasi baino lehen.
-
Gogojardunak indarrean daude?
Bai horixe! Baina egia esan izen horrek gure aitona-amonek ez dakit non erdi ezkutatuta zegoen etxeren batean egindako zerbait dakarkigu gogora. Horrek esan nahi du gogojardunak aspaldikoak direla. Ia bostehun urte dituzte! Ikusten duzunez, modaz pasatakoak baino gehiago historikoak dira.
Baina honek ez du esan nahi garaikideak ez direnik. Manresako edo Loiolako gogartetxeetan astebeteko gogojardunak egin dituzten unibertsitate-ikasleek eman diezazukete horren berri. Eta beste hainbestek... Beharbada zuk "espiritua entrenatu eta Jainkoak gure bizitzetan nahi duena aitortu" deituko zenieke. Beharbada garaikideagoa da horrela esatea. Iradokizunak onartzen ditugu.
-
Obedientzia-botoak pertsonaren askatasuna mugatu egiten du?
Obedientzia-botoa da kide batzuen bidez hitz egiten digun Jainkoari entzuteko konpromisoa. Beraiek, zuri entzunaz eta komeni den hura jakinaz, misio bat enkargatzen dizute. Ikus dezakezunez, prozesu honetan oso garrantzitsua da Jainkoa dabilela konfiantza izatea.
Gizakien begiekin begiratuta, bi muturrek elkar jotzen dute. Begira: erabateko askatasunera iristen da muturreko konpromisoan eta bestearen esku eskuzabaltasunez jarriz gero. Nahi dudalako ematen dut hitza. Horrela, nahi dugulako, Jainkoaren Erreinuaren misioaren esku jartzen gara.
-
Aita Santuari obedientzia aginduta, Jesusen Lagundiaz nahi duena egin dezake? Badu zentzurik laugarren boto honek?
Hau Jesuiten boto berezia da. San Ignaziok boto honen bidez argi utzi nahi izan zuen Aita Santuaren esku geratzen dela Lagundia, munduaren edozein bazterretara joateko Berri Ona zabaltzera, edozein mugatara, arazotsua izan arren. Aita Santuaren esku geratzen da Lagundia, berarengan ikusten baitugu Jainkoaren eskua gurekin nahi duena egiteko.
-
Jesuitaren misioa dela eta, politikan parte hartzera iritsi daiteke?
Politikan parte hartzeak mundu bidezkoagoa eta Jainkoak amesten duena bezalakoa eraikitzeko parte hartzea esan nahi badu... hobe inplikatuta egongo bagina.
Baina politikan parte hartzeak alderdi batean militatzea esan nahi badu, kargu publiko bat izatea edo alderdi baten aukerarekin identifikatzea, egoera berezietan baino ez da egin, baina ez da berez gure zeregina.
-
Zehatz esateko, zer egiten du jesuita batek?
Webgune honi begiratu bat ematen badiozu, zerbait ikusiko duzu. Egia esan, urte hauetan eta Historian zehar toki batean baino gehiagotan egon gara. Eliza eta Jainkoak maite duen gure mundu hau ongien zerbitzatu daitekeen tokietan egon nahi izan dugu hasieratik. Ebanjelioaren hitzetan, orearen legami izan nahi dugu: hautemanezinak baina eraginkorrak.
-
Jesuita denak apaizak dira?
Ez. Hiru jesuita mota daude. Batzuk prestatzen ari dira eta Jesusen Lagundiaren gorputz apostolikoan sartzeko daude. Beste batzuek, anaiek, Jainkoa aurkitzen dute gauza guztietan, erlijio-botoen muturreko izaera biziaz. Azkenik, jesuita apaizek botoen egiazko konpromisoa dute, apaiz-ordenazioa eta sakramentuen zerbitzua misioan. Dena dela, eta maitasun osoz esanda, denok jesuita gara Nobiziatuan sartzen garenetik.
-
Zergatik daude jesuitak toki guztietan?
Egia da, mota askotako tokietan gaude. Ez gara jarduera jakin batean aritzen, baizik eta gure espiritu misiolaria hamaika modutara egin dezakegu, "gauza guztietan Jainkoa bilatu eta aurkitu" beste nahirik ez badugu.
Bitxikeria gisa, hona hemen asmakizun edo aurkikuntza batzuk egin dituzten jesuitak: Kamel, botanikoa, berari zor diogu "kamelia" lorearen izena; Pedro Paéz, Nilo Urdinaren iturriak aurkitu zituena; Atanasio Kirchner, matematikari handia eta diapositiben proiektorea asmatu zuena; Christopher Clavius, egutegi gregorianoa egun zuena eta bizikleta asmatu zuena ere jesuita bat izan zen, Pedro Maser. Bitxia da, halaber, asteroide batek eta Ilargiko 35 kraterrek jesuiten izenak izatea. Gainera, jesuita batzuk idazle handiak izan dira, hala nola, Baltasar Gracián, Coloma aita edo Isla aita ("Fray Gerundio de Campazas"), Andrea del Pozzo margolaria, Francisco Bautista arkitektoa edo Domenico Zipoli musikaria.