Hezkuntza
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
«Besteentzako gizon-emakumeak trebatu, beren buruen eta inguru munduaren arduradunak eta gizarte senidezko eta bidezko bat egiteko zereginean hitza emandakoak».
Jesuiten ikastetxeetako heziketan pertsonei harrera egiten zaie eta lagundu egiten zaie, behar bezalako ikaskuntzak berenganatu ditzaten honelakoak izateko:
beren buruen eta bizi diren munduaren KONTZIENTE DIRENAK,
gizarteko arazo tekniko, sozial eta giza-arazoei aurre egiteko ESKUMENDUNAK,
mundu bidezkoagoa eraikitzeko HITZA EMANDAKOAK,
ERRUKITSUAK, eta Jainkoaren izaeraren zentzuari irekiak.
Gizon eta emakume hauek "onik handiena" nahi dute fede eta justiziazko konpromisoa gauzatzeko, gizakien bizi-kalitatea hobetzeko, batez ere pobreenena.
Jesuiten heziketak lau mende eta erdi baino gehiagoko esperientzia du eta Inaziotar pedagogian oinarritzen da. Pedagogia horren oinarrian pentsatzen erakustea eta ikasten erakustea daude eta bere ikastetxe eta unibertsitateetan islatzen da hori.

Ikastetxe irekiak
Elizaren misio ebanjelizatzailean parte hartzea da heziketa Jesusen Lagundiarentzat. Hori dela eta, gure ikastetxeek inspirazio kristaua eta heziketa-eredu askatzaile eta gizakoia eskaini nahi diote gizarteari.
Gure ikastetxeek berrikuntza pedagogikoa eta inaziotar pedagogiaren ehunka urtetako esperientzia batu nahi dituzte, hainbat bide iradokitzen ditu hezitzaileek beren ikasleen ikaskuntza eta heldutasunean lagun egiteko, egia eta biziaren zentzua aurrez aurre jarrita.
Jesuitok 68 hezkuntza-zentro ditugu gure herrialdean eta 75.000 ikasle presentzial dabiltza. Horietako 22tan kalitatezko lanbide heziketa eskaintzen da. Gainera, 100.000 ikasle on line hezten dira Radio ECCA bidez.
Jesuiten ikastetxeek nahi dute zentro irekiak, parte hartzaileak eta elkarrizketarako tokiak izatea.
Bere marka milaka ikasle ohiren bidez hedatzen da.

Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
Jesuiten unibertsitateen xedea da:
Gizon-emakumeak trebatzea, profesional lehiakorrak eta herritar arduratsuak izan daitezen, beren jakintzak eta gaitasunak besteren zerbitzura jartzeko.
Ikertzea eta ezagutza erabilgarria eskaintzea gizakiaren eta, oro har, gizartearen erronkarik handienak dauden eremu haietan.
Ebanjeliotik inspiratzea gizarte gizakoiagora eramango gaituzten ekimenak, bidezkoagora, solidarioagora, mugetan egonaz eta zubiak eraikiaz elkarrizketa aberasgarrirako eta emankorrerako kristau-tradizioaren eta gure munduko kulturen artean.
Jesuiten unibertsitateek zorroztasun akademikoa eta arreta pertsonalizatua uztartu nahi dituzte, gizarte kontzientzia sustatzearekin batera. Espainian 40.000 ikasle baino gehiago ari dira trebatzen 11 zentro eta unibertsitatetan eta 5 ikastetxe nagusitan. Eta 250.000 ikasle ohi baino gehiago igaro dira horietatik guztietatik. Unibertsitate hauek UNIJES sarean daude eta baterako itunak eta proiektuak sustatzen dituzte.

Ikasle ohiak: sintonian
Jesuiten ikastetxe edo unibertsitateetako ikasle ohiak ezagutzen dituzunean, badute gehienek zerbait, hasten dira hizketan eta berehala egiten dute bat.
Askok maitasunez gogoratzen dituzte irakasleak, zentroak, askatasunean hezi zituztela eta inspirazioa eman zietela esaten dute.
Batzuek beren bizitzetan erabili dute ikasitako hori guztia, beste batzuek barneratu egin dute besterik gabe.
Baina gehienentzat pozgarria da trebatu ziren eta pertsona izaten lagundu zien tokia gogoratzea. Jesuiten ikastetxeen eta unibertsitateen aztarna denboran eta espazioan hedatzen da, milaka ikasle ohiren bidez. Espainian federazio bat dute ikastetxeetako ikasle ohiek eta hor aurki ditzakezu edo gure unibertsitateetatik igarotako 250.000 ikasle baino gehiagoren artean ere bai. Munduan zehar World Union of Jesuit Alumni dago.