Hausnarketa
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
Munduarekin elkarrizketan
Gure jarduera guztietan lan intelektuala dago. Gazteen pastorala, hezkuntza, parrokia-bizitza, laguntza-lana edo justiziaren aldeko lana bezalako arloetan Jesusen Lagundiak bere misioa egiteko duen modu berezia dela eta, aurrez hausnartu egiten da marko sozialaz, ekonomikoaz eta politikoaz, baita gure garaiko gai antropologikoez ere.
Baina pertsona eta erakunde jesuita batzuen zeregin nagusia da beren ikasketaren eta hausnarketaren bidez egungo munduaren beharrei erantzun dinamikoa eskaintzea, Ebanjelioa kulturekin, zientziekin eta tradizio erlijiosoekin elkarrizketan jarriaz. Jesuiten apostolatu intelektualean daude elkarte zientifikoak, unibertsitateak, trebakuntza-erakundeak, argitalpenak eta fede-kultura zentroak.
Hasi Matteo Riccirekin eta Karl Rahnerrera, Baltasar Graciánetik Marko Iván Rupnikera, Atanasius Kirchnerretik Pierre Teilhard de Chardinera, jesuita askok zeregin horietan igaro dute beren bizitza mendeetan zehar. Gaur egun apostolatu intelektuala teologia, gizarte- eta giza-zientziak, eremu tekno-zientifikoan eta etikan egiten da, batez ere. Beren ahaleginari esker, federa irekitako jakituria garatzen laguntzen da, errealitatearen sakonenean Jainkoa presente eta aktibo aurkitzen da eta aurkikuntza hori partekatu egiten da.
Kulturaren mugetan
Jesusen Lagundiak eliza-elkartearen eta gizarte zibilaren esku jartzen ditu bere fede-kultura-justizia zentroak; zentro horietan hausnarketa kritikoa eta gizarteko edo elizako gertaeren azterketa sustatzen da.
Gure garaiko kultura eta erlijioekin elkarrizketan aritzeko eta topaketarako mugetan dauden guneak dira, justizia sustatzen lagundu nahi dute eta sufrimendua sortzen duten errealitateak eraldatu nahi dituzte, mundu gizakoiagoa eta bidezkoagoa eta pobreen zerbitzura dagoen Eliza egiteko.
Hori konpromisotik eta azterketan zorrotzak izanda egiten da, antzeko helburuak dituzten beste pertsona eta erakundeekin sareak eginaz.
Erakunde hauen pentsamenduaren eta hausnarketaren berri emateko, hainbat aldizkari eta argitalpen argitaratzen dira. Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta elkarrizketa eta eztabaidako hainbat foro ere egiten dira.
Gure garairako teologia
Aldaketa sakon eta bizkorren garaian aukera eta itxaropen handiak ditugu, baina bidegabekeria eta arazo berriak ere sortu dira eta oso adi egon nahi dugu ikuspegi teologikotik ere.
Teologiaren arloan hausnarketa zorrotza eta garai bakoitzeko ikurrei oso irekia egin nahi dugu, Jesusen Ebanjelioko justizia-egarria eta gure garaiko gizarte eta elizako egoera lotu nahi ditugu.
Horrela, bada, gaur egungo munduan izaki sinestuna birpentsatzen lagunduko duen teologiaren alde egiten dugu, izaki hori beste erlijioekin elkarrizketan baitago eta gizartea oso sekularizatuta; eta sufrimenduzko errealitateei begira, azkenekoen eta baztertuen defentsa eta zerbitzuarekin hitza emandako Elizaren alde egingo duen teologia nahi dugu.
Argitalpenak
Gure azterketak eta hausnarketak gizarte osoari eskaintzen dizkiogu, trebatzeko eta errealitatearen azterketa kritikoa egiteko. Liburuak argitaratzen ditugu, gizarte-sareetan gaude eta bitarteko digital berrietan ere bai, Jesusen Lagundiko hausnarketa-zentroek eta erakunde akademikoek hainbat material argitaratzen dute eta plataforma desberdinen bidez banatzen eta hedatzen dira.
Besteak beste Grupo de Comunicación Loyola /Loiola Komunikazio Taldearen ekoizpena aipatu behar; cuadernos CJ, dibulgazioa xede duen argitalpen honek fedea-justizia elkarrizketako oinarrizko gaiak aztertzen ditu; Razón y Fe aldizkaria, 100 urte baino gehiagoko historiarekin; gizarte-sektoreak egindako txostenak, unibertsitateen aldizkariak eta argitalpen akademikoak edo hausnarketarako eta fedea-kultura-justizia zentroetako on line plataformak: entreParéntesis eta Cristianisme i Justícia.