Zer
egiten dugu
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
Jesuiten lana alor askotara hedatzen da. San Ignaziok beti prestatuak egotea nahi izan zuen edozer zereginetarako edo behar gintuzten edozein tokitara joateko. Hasiera-hasieratik hainbat alorretan aritu da Lagundia, toki bakoitzeko eta belaunaldi bakoitzeko erronken eta arazoen arabera.

Hori dela eta, gaur egun zeregin ugaritan aritzen gara jesuitok: hezkuntzan, marjinazioaren mundua artatzen, laguntza espiritualean, ikerketa zientifikoan, hausnarketa teologikoan... eta beste hainbat alorretan. Baina denok justizia sustatzen dugu eta kulturarekin elkarrizketan aritzen gara, Jesusen Lagundiak 1974ko 32. Kongregazio Jeneralean definitu eta 1995eko 34. Kongregazio Jeneralean berretsitakoarekin bat. «Ezin da fedea zerbitzatu justizia sustatu gabe, kulturetan sartu gabe, beste esperientzia erlijiosoetara ireki gabe» (1,19 Dekretua).
Arlo hauetan guztietan jesuitek «Elizaren zerbitzura aritu» nahi dute baita «haizea kontra badute ere», Frantzisko aita santuak eskatu zien bezala -bera ere jesuita da- 2014an Erromako Gesú elizan.