Ignazio,
erromesa
Bere familia-izena Iñigo López de Loyola zen, baina Ignazio latinizatua hartzea erabaki zuen Parisen ikasten ari zela. Ignazioren historia Jainkoaren borondatea aurkitu eta betetzea beste nahirik ez zuen gizon baten historia da. Gaztaroan beste plan batzuk izan zituen; aintzaren eta ohorearen atzetik ibili zen, baina berak amesten zituen ate guztiak itxi zitzaizkion pixkanaka. Porroten eta zaurien bidez sartu zen Jainkoa bere bizitzan. Pixkanaka gidariaren atzetik ibiltzen hasi zen eta bere bihotzean galdera bat zuen beti bizirik: zer nahi duzu orain nigandik Jauna? Eta Jaunak espero ez zuen bideetatik eraman zuen ia beti.

Ez zen supergizona izan. Baina erromes» soil hau —bere buruari hala deitzen zion Ignaziok—, «gogojardunak» idatzi zituen hau, orduz geroztik kultura eta sentsibilizazio desberdinetako milioika lagunek beren bizitzetan Jainkoaren borondatea ezagutzeko erabili dituzten Gogojardunak idatzi zituen hau, sortzailea ere bada, Eliza Katolikoaren historiako ordena esanguratsu bat sortu baitzuen bere kide batzuekin batera.
Bere bizitza gaizkien bizi zirenekin partekatu nahi izan zuen Iñigok, Eliza zerbitzatzea eta mundua eraldatzea xede hartuta, Jainkoaren aintza handiagorako.