Inaziotar
espiritualitatea
Sinestunarentzat espiritualitatea da Jainkoarengana gerturatzen duen bidea eta otoitza, intuizioa, hausnarketa, ekintza eta ulermena sartzen dira hor; guretzat Jesusen bidez adierazi zen Jainko hori nor den ulertzea. Eta bide horrek norbere bizitza eta munduaz dugun ulermena baldintzatzen ditu azkenean.

Inaziotar espiritualitatearen iturria San Ignazioren esperientzia da eta esperientzia hori Gogojardunetan dago islatuta. Izaki guztietan eta gertatzen den orotan bizi den eta lana egiten duen Jainkoa du oinarrian. Jasotako dohain guztiengatik erabateko esker onez bizitzera garamatza, gure ahultasunez ohartarazten gaitu eta gure erlazioak eraldatzen dituen giltzarriak ematen dizkigu, beren bizitza besteei begira bizi duten pertsona bihurtuaz.

Inaziotar espiritualitatearen ardatz nagusiak hauek dira:
-
Nire bizitzan Jainkoak nahi duena bilatu eta aurkitu. Ez perfektuena, baizik eta Jainkoak nigandik nahi duena.
-
Munduko dimentsioetara zabaldu bihotza, baina oinak gauzak zehatzetan izan hutsalkerietan edo egin ezin diren idealetan ez galtzeko.
-
Nire errealitatea ahalik eta zabalen ezagutu. Hori dela eta, oso aztertu egoera bakoitza eta norbere buruaz asko hausnartu.
-
Otoitzaren eta fedeak argitutako arrazoiaren argitan dizernitu errealitate hori nola hobetu dezakedan, ebanjelikoagoa egiteko.
-
Jainkoa aurkitu kreatutako guztian, ekintzan kontenplatiboak izanaz.