Gazteak
- BESTEENTZAKO gizon-emakumeak
- Ikastetxe irekiak
- Unibertsitateak: ZERBITZATZEKO jakin
- Ikasle ohiak: sintonian
- Justiziari hitza emanda
- Etorkizuna eraikiaz
- Mundu bidezkoagoa
- Lagun egin, zerbitzatu eta defendatu egiten dugu
- Bazterkeriaren zirkulua apurtu
- MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
- Norberarengandik ATERA Bestearengana
- Bizitza besteekin KONPARTITU
- ZERBITZATU umiltasun eta pozez
- Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
- “+” marka izango duen bizimodua
MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi
MAGIS pastoraltzaren bitartez gazte unibertsitario eta profesionalei (18-30 urtekoei) errealitateari begiratzeko eta bizitzeko modu berri bat eskaintzen diegu: San Ignazio mugiarazten zuen “gehiago” (MAGIS) horretatik abiatuta.
Gure bizitzako lau norabide kardinaletan begirada desberdin bat: barrurantz (nire identitateari begirada), alborantz (ingurukoei eta komunitateari begirada), ingururantz (ahulenei eta gizarteari begirada) eta horizonterantz (etorkizunari eta gizadi osoari begirada). Erromes baten lau begiradak dira, hau da, pertsona bezala hazi, aurrera egin, konpartitu eta errealitatea eraldatu nahi duen norbaiten begirada. Horrelako begirada batek Jainkoa gauza, pertsona eta egoera guztietan antzematen lagunduko digu eta intentsitate, benetakotasun, eskuzabaltasun eta itxaropen gehiagorekin mugiaraziko gaitu.
Bizitzari begiratuta bideari ekin ahal izango diogu… eta MAGIS delakoa gure bizitzetan txertatu, JAINKOAREKIN egunero GEHIAGO biziz.
Norberarengandik ATERA Bestearengana
Nor naiz ni? Nola nahi dut nik izan eta bizi? Zertarako nago mundu honetan? Galdera hauek eragitea eta erantzuten laguntzea gazteekin egiten dugun lanaren helburu nagusietako bat da. Gure barnekotasunari sakontasun gehiagorekin begiratzen eta gure dohain eta mugak onartzen hasterakoan, gu mugiarazten gaituzten gogo sakonenak deskubritzen hasten gara eta amaituko ez den bilaketa bati ekiten diogu.
Bilaketa honek kanpora bultzatuko gaitu, egunerokotasunaren bidera. Ibilbide hori historia pertsonal bat da, eta bertan hartzen dudan erabaki bakoitzak hurbildu edo urrundu egingo nau ni izatera deituta nagoen horretatik. Bidelagun izango dut Jesus, eta berarekin ikasiko dut erabakitzen eta aukera egiten (San Ignaziok “diszernimendua” deitzen zion horri).
Norberarengandik ATERATZEKO, erretiroak eskaintzen ditugu, eguneroko bizitzarako gogo-jardunak, gogoetak, otoitzean hastapen ikastaroak eta akonpainamendua.
Bizitza besteekin KONPARTITU
Pertsona oro Jainkoaren aurpegia islatzen duen oparia da. Hauxe da ingurukoei begiratzean begirada sinestunak deskubritzen duena. Familiako kideak, lagunak, lankide bakoitza, azken batean, aukera bat dira gure bizitzak ingurukoak zerbitzatzeko xedean sustraitzeko.
Besteekin konpartitzerakoan, bizitza hazi eta biderkatu egiten da. Besteekin hartu-emanean, Jainkoaren maitasuna antzematen dugu. Jainkoak zaindu, lagundu, gidatu eta sostengatu egiten gaitu modu eraginkor eta konkretuan. Eta, gainera, historian zehar konpartitutako bide hori komunio esperientzia bihurtzen da: Eliza esperientzia bat, esker onez eta konpromisoz osatutako partaidetza.
Bizitza KONPARTITZEKO, elkarbizitza esperientziak, taldeak eta komunitateak eskaintzen ditugu.
ZERBITZATU umiltasun eta pozez
Espiritualtasun ignaziarrak munduari Jainkoaren begietatik begiratzeko gonbitea egiten dio pertsonari. Eta Jainkoaren begirada bide bazterretara zuzentzen den begirada da, egunkarietako azaletatik eta “trending topic” guztietatik urrun, gure munduko biktimetan anai-arrebak errekonozitzeko. Haien begiradek dei egiten digute, gure erantzunaren zain antzematen ditugu.
Zerbitzatzea maitasuna konkretatzeko modua da, poz iturri da eta gure bizitzari zentzu sakona ematen dion muina bihur daiteke. Gazte batek dituen talentu eta posibilitate guztiek zentzua lortzen dute, norberaren probetxurako gorde ordez, zerbitzura bideratzen direnean. Gainera, begirada sakonago batetik, bertan antzeman dezakegu ere gure zain dagoen Jainkoa, modu misteriotsuan gure eskura.
ZERBITZATZEKO, boluntariotza esperientziak eskaintzen ditugu ikasturtean zehar edo udako lantegiak. Bestalde, justizia eta solidaritatearen aldeko gizarte eta eliz mugimenduetan parte-hartzea sustatzen dugu.
Senidetasun unibertsal bat AMESTU mundu-etxean
Gure ametsen araberakoak izango dira gure desio eta esfortzuak. Eta Ebanjeliotik sortzen diren ametsak diru-zorroa baino haratago doaz eta urrezko domina bat baino baliotsuagoak dira. Horizonteari begiratzean, harresiak, koloretako argiak eta sakelakoen pantailatxoak baino gehiago ikusten dugu… Munduari, gizadiari eta etorkizunari begiratzean, guztientzako etxea izango den mundu bat amesten dugu, non denok duintasun berdinarekin tratatuak izango garen. Horizonteari begira posible da ere Jainkoa antzematea eguneroko eskuzabaltasunean, pasioz beteriko konfiantzan, konpromiso leialean.
“Guztia eta ia guztia ematearen arteko desberdintasuna infinitua da” zioen Marc Vilarassau sj gazte izanik hil zen jesuitak. Hitz horietan ederki azaldu zuen begirada horrek egunerokotasuneko gauza txikietan duen “eragina”.
AMETS EGITEKO, bizitzaren dimentsio guztiak Jainkoagan oinarrituz integratzea bilatzen duten esperientziak eskaintzen ditugu; hala nola, akonpainamendu pertsonala, “guztia ematea” inplikatzen duten aukerak planteatu daitezen.
“+” marka izango duen bizimodua
MAGIS pastoraltza “+” zeinuarekin bizitzeko proposamena da, bizimodu baten marka modura: Norberarengandik gehiago ATERA, besteekin gehiago KONPARTITU, ahulei gehiago ZERBITZATU eta Jesusek bere bizitzarekin proposatzen digun horizonte horrekin gehiago AMETS EGIN.
Lan guzti hau, Espainiako hiri nagusietako Jesusen Lagundiaren pastoraltza zentro, unibertsitate, parrokia eta tenpluetan hezurmamitzen da eta boluntario askoren esfortzu eta lanari esker gauzatzen da: laikoak, erlijiosoak eta jesuitak. Bereziki aipagarria da Bihotz Sakratuaren Mirabeekin eta Jesusen Alaba eta Jesus-Mariaren Lekaimeekin lankidetza. Hirurak dira ignaziar espiritualtasuna konpartitzen duten kongregazioak.
MAGIS Pastoraltza hau Jesusen Lagundiko ikastetxeetan haur eta gaztetxoei zuzendurik egiten den gazte eta eskoletako pastoraltzaren jarraipen modura lantzen da. Gehiago jakin nahi baduzu, ondorengo webguneetan aurkituko duzu eduki gehiago: www.pastoralsj.org, www.rezandovoy.org eta www.serjesuita.org, edo idatzi iezaguzu ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.