Nor
gara?
Jesusen Lagundia Parisko Unibertsitateko zazpi ikasleren ametsaren emaitza da; 1534an akitu arte Lur Santuan bizitzea erabaki zuten eta hori lortzen ez bazuten, Aita Santuaren zerbitzura jartzea. 1540an sortu zen ordena eta berehala zabaldu zen. Ignazio izan zen sustatzailea eta hil zenerako ia mila kide zituen; handik mende batera 13.000 ziren.
Orduz geroztik jesuitok lan apostoliko handia egin dugu, fedea zabaldu dugu, inkulturazio metodoetan aitzindariak izan gara, gazteak hezi ditugu, jakintzaren alor guztietan aritu gara lanean, bidegabekeriei aurre egin diegu eta giza eskubideak defendatu ditugu.
Jesuitok oztopo ugari izan dugu gure bidean. 1773an Klemente XIV.a aita santuak Lagundia desagerrarazi egin zuen eta beste aita santu batek, Pio VII.ak, berrezarri zuen 1814an. XX. mendean modu bateko edo besteko jazarpenen ondorioz 340 kide galdu genituen. Jesusen Lagundiaren misioaren formulazio baten ondorioa izan zen hori; Vatikano II.a Kontzilioaren ondoren garatu zen formulazio hori Pedro Arrupe aita jenerala buru zela eta 32. Kongregazio Jeneralean mamitu zen (1974), fedearen eta justizia sustatzearen artean lotura banaezina zegoela adierazi zenean. Horren ondorioz, biktimen ondoan jarri ginen eta egitura bidegabeak salatu genituen, egitura horiek baitaude biktimen oinarrian.
Gaur egun 17.000 jesuita gaude munduan eta horietatik 1.100 Espainiako Probintzian gaude.