Jesuitas España

Pastorala

HezkuntzaHausnarketaGizarte alorraPastoralaGazteakIdazkaritzak

Ebanjelio beharra duen mundua

Pastoral-lanak zehaztapen hainbat ditu. Jesusen Lagundiko guztiok munduan Jainkoaren aurpegia erakusteko moduaren bila ibiltzen gara eta pertsonen eta elkarteen fedea piztu eta lagun egiteko espazioak sortu nahi izaten ditugu. Fedea ez da lantzen dugun zerbait gehiago, baizik eta hortik bizi eta hazi nahi dugu. Hori da gure erronka eta egiten ditugun jarduerek konpromiso horren lekuko izan nahi dute eta hori igorri nahi dute.

Pastorala esatean gaur egungo munduan Ebanjelioa modu esplizituan hotz egitearen bilaketa esan nahi badugu, Lagundiko erakunde, eremu eta ekimen batzuk horretan ibiltzen dira berariaz. Hasi eskola eta hezkuntza-zentroetako pastoralarekin eta tenplu eta parrokietan egiten den lanera arte; fede eta kultura zentroak, arrazoiaren eta fedearen arteko topaketa eta elkarrizketarako eremuak ezarri nahian; aldizkari eta webguneen bidez egiten den komunikazio-lana; inaziotar espiritualitateari lotutako proposamenak -gogojardunak, erretiroak, lantegiak-, musika...

Azken urteetan proiektu pastoral berritzaileak sortu dira eremu digitalean, hala nola: PastoralSJ, Rezandovoy edo Espiritualidad Ignaciana ataria.

Jarduera hauetan guztietan Jainkoarekiko harreman pertsonala bereziki azpimarratzera garamatza inaziotar espiritualitateak. Erlazio honetan Jainkoaren maitasuna eta gutako bakoitzarengan duen borondate zehatza ezagutarazten zaizkigu.