Jesuitas España

Gazteak

HezkuntzaHausnarketaGizarte alorraPastoralaGazteakIdazkaritzak

MAGIS: JAINKOAREKIN gehiago bizi

MAGIS pastoraltzaren bitartez gazte unibertsitario eta profesionalei (18-30 urtekoei) errealitateari begiratzeko eta bizitzeko modu berri bat eskaintzen diegu: San Ignazio mugiarazten zuen “gehiago” (MAGIS) horretatik abiatuta.

Gure bizitzako lau norabide kardinaletan begirada desberdin bat: barrurantz (nire identitateari begirada), alborantz (ingurukoei eta komunitateari begirada), ingururantz (ahulenei eta gizarteari begirada) eta horizonterantz (etorkizunari eta gizadi osoari begirada). Erromes baten lau begiradak dira, hau da, pertsona bezala hazi, aurrera egin, konpartitu eta errealitatea eraldatu nahi duen norbaiten begirada. Horrelako begirada batek Jainkoa gauza, pertsona eta egoera guztietan antzematen lagunduko digu eta intentsitate, benetakotasun, eskuzabaltasun eta itxaropen gehiagorekin mugiaraziko gaitu.

Bizitzari begiratuta bideari ekin ahal izango diogu… eta MAGIS delakoa gure bizitzetan txertatu, JAINKOAREKIN egunero GEHIAGO biziz.