Ignazio,
erromesa
Bere familia-izena Iñigo López de Loyola zen, baina Ignazio latinizatua hartzea erabaki zuen Parisen ikasten ari zela. Ignazioren historia Jainkoaren borondatea aurkitu eta betetzea beste nahirik ez zuen gizon baten historia da. Gaztaroan beste plan batzuk izan zituen; aintzaren eta ohorearen atzetik ibili zen, baina berak amesten zituen ate guztiak itxi zitzaizkion pixkanaka. Porroten eta zaurien bidez sartu zen Jainkoa bere bizitzan. Pixkanaka gidariaren atzetik ibiltzen hasi zen eta bere bihotzean galdera bat zuen beti bizirik: zer nahi duzu orain nigandik Jauna? Eta Jaunak espero ez zuen bideetatik eraman zuen ia beti.