Jesuitas España

Espiritualitate-zentroak

eta gogartetxeak

GogojardunakEspiritualitate-zentroak eta gogartetxeak

Inaziotar espiritualitatea eta gogojardunak hedatzen jarduten dira berariaz eta Inaziotar Espiritualitatearen "sorlekuetan" daude:

  • Loiola eta Azpeitia: San Ignazio hemen jaio zen, bere haurtzaroan hemen bizi izan zen eta hemen konbertitu zen. Bera izan zen ordenaren sustatzailea. Eta handik urte batzuetara bertara itzuli zen, baina ez bere dorretxera, baizik eta Magdalenako pobreen ospitalera.

  • Manresa (Monserrat eta Bartzelonarekin batera): Ignazioren "konbertsioa" heldu zen geografia da, "toki santu" hauetan bizi izan zituen Ignaziok gogojardunetako etapa handiak.

  • Salamanca - Gaztela. Ignazioren trebakuntza aldiko tokiak dira eta hiru nabarmentzen dira: Arévalo (Ávila), hemen bizi izan zen Ignazio 15 urtetik 25era, Erreinuko kontulari nagusiaren jauregian. Alcalá de Henares (Madril), kide batzuk elkartu zituen baina joan egin behar izan ziren Inkisizioarekin arazoak izanda. Salamanca, hemen jarraitu zuen ikasten eta espetxeratu egin zuten.

0
0
0
s2sdefault